7. Bizitza Zientifikoen Topaketa

23 Urria 2017 09:00 – 06 Azaroa 2017 13:00


Eureka! Zientzia Museoak berriro heldu dio 7. Bizitza Zientifikoak izeneko ekimenari, zientziaren esparruan lan egiten duten ikasle eta langileen arteko topaketari, alegia. DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleei zuzendua dago jarduera, eta ikasleen, irakasleen eta Zientziarekin, Teknologiarekin eta Ikerketarekin zerikusia duten esparruetan lan egiten duten profesionalen arteko topaleku izatea du xede.

Horrela, ikasleak sentsibilizatu nahi ditugu zientziara eta ikerketara benetan hurbilduta, ikasketak bukatutakoan dauden lan-aukeren eta irteeren sorta handia ikasleei azaldu nahi diegu, eta bokazio zientifikoak sustatu nahi ditugu.

Xede horrekin, ikasleek hitz egiteko eta zientziaren esparru guztiekin zerikusia duten profesionalei galderak egiteko eta iritziak trukatzeko gune bat sortu nahi da.

 

Jardunaldiak
  • Urriak 23, astelehena
  • Azaroak 6, astelehena
Egitaraua
9:15     Harrera
9:30   Aurkezpena
9:45   Short-comunications
11:00-11:30     Atsedenaldia
11:30-13:00   Posterren erakusketa eta ikasle eta profesionalen arteko harreman zuzena   

 

Informazioa gehiago HEMEN

Eureka! Zientzia Museoa

Mikeletegi Pasealekua, 43-45. 20009 Donostia
T- [+34] 943 012 478  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  ¦ www.eurekamuseoa.es

 

Eureka VidasCientificas3x1