Kutxa Kultur Market GOLD | Diseinu-azoka

29 Apirila 2017 11:00 – 30 Apirila 2017 20:00

 

Kutxa Kultur-ek diseinu- eta artisautza-azoka bat antolatu du apirilaren 29an eta 30ean Kutxa Kultur Plazan. Kutxak sustatutako bigarren Diseinu Azoka tematikoa da Kutxa Kultur Market, Gipuzkoako artistek diseinatutako eta ekoitzitako produktuak erakusteko euskarri izatea helburu duena.
"GOLD" izeneko bigarren edizio hau distiraren baliotik abiatzen da. Kutxa Kultur Market urre-koloreko gune disdiratsu bihurtzen da.
Bitxigintza, moda, poltsoak, altzariak, puntua, estanpazioa, osagarriak, haurrentzako moda...eta beste disziplina anitz asko elkartuko dira Market edizio honetan.

Larunbatean, apirilak 29: 11:00-21:00
Igandean, apirilak 30: 11:00-20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)
Sarrera libre
Laguntzailea: Undermount

FLYER GOLD1FLYER GOLD 2