GDP. Gente del Po. BegoƱa Zubero| Erakusketa

07 Apirila 2017 11:30 – 02 Uztaila 2017 21:00

Begoña Zubero argazkilariaren kalitate handiko proposamena eskaintzen du Kutxa Kultur Arteguneak. Hurbilketa bat da, pertsonal eta dokumental artekoa, Po ibaiaren (Italia) inguruko natura- eta giza paisaiara.
Gente del Po beste mugarri bat da aretoak marrazturiko erakusketa-ildoan, argazkigintza ardatz duena.

Begoña Zubero (Bilbo, 1962) argazkilari gisa Madrilen (Unibertsitate Konplutentsean) prestatu zen, baita New Yorken (School of Visual Arts) ere, non bizi eta lan egin baitzuen lau urtez. Gaur egun Bilbon bizi eta lan egiten du.

Bere lehenengo proiektuetatik tesi-argazkigintza garatu du, egikera tekniko, formal eta estetiko bikainekoa, eta hor dokumentazioak eta ikerketak sakontasun intelektual handiko irudiak egitea ahalbidetu diote.

 

Erakusketa

Italian egin zituen azken lau urteen emaitza orain Gente del Po izenburu iradokitzaileaz aurkezten den serie hau da. Proiektu hau Michelangelo Antonioni argazkilari gisa ezagutu ondoren sortu zen, 1939an Cinema aldizkari mitikoan argitaraturiko haren “Per un film sul fiume Po” artikuluarekin batera dauden irudiei esker. Bertan galdetzen zion bere buruari ea bere gaztaroko paisaiaren parte izandako ibaiaren topografia fisiko eta gizatiarrera itzultzeko era dokumentalaren ala fikzioaren bidez izan behar ote zuen. Zuberok berriro hartzen du ideia hori Antonionik esploraturiko lekuetara hurbilketa fotografikoa eginez, eta horren emaitza ikus unibertso konplexu bat izan da, non paisaiak protagonismoa hartzen duen argazkigintza, eskultura, bideo eta instalazioaren bidez.

Artegunea BegonaZubero800

  • GDP. Gente del Po. Begoña Zubero
  • 2017ko apirilaren 7tik uztailaren 2ra
  • Asteartetik igandera: 11:30-13:30 // 17:00-21:00. Sarrera librea
  • Komisarioa: Enrique Martínez Lombó

Harremana

Kutxa Kultur Artegunea
Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia

T- [+34] 943 001 730  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  ¦  kutxakulturartegunea.eus