Nisa Goiburu | Artea zuzenean

05 Apirila 2017 11:00 – 27 Apirila 2017 20:00

Nisa Goiburu artistak bere lana erakusten digu Kutxa Kultur Plazan. Nisa Goiburu bere ibilbide luze eta oparoan artista integral eta moldakor bihurtu da, eta bere ezaugarria da oinarri antropologiko sakonaren gainean landu duela beti bere obra. Emakumea, natura eta Izatearen funtsa izan ditu zutabe nagusiak, horietan sakondu duelarik Nisak bere lanbide-ibilbidean zehar. Bere erakusketak tematikoak dira eta hainbat jakintza-arlotatik adierazten ditu.

Egingo den margolana “Nací del mar” (Itsasotik jaio nintzen) seriearen parte da. Gizakiaren jatorria lurrean eta espezien bilakaera misterioa izan da beti eta enigma handia gizakiarentzat. Misterio hau guztia loturik dago gure bizitzan zehar gertatzen zaigun guztiarekin. Margolan hauek intuizio batetik eta metamorfosiari egindako begiratu poetikotik abiaturik eginda daude: “Nací del mar (Itsasotik jaio nintzen) nire egunen hasieratik eboluzioaren misterioa argitzeko sentimendua da. Espezien eboluzioari buruzko behaketaren eta intuizioaren, gizon eta emakume izan aurretik izan ginenaren, misterioa”.

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan “Artea zuzenean” programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara hiru astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.

 

Artea zuzenean. Nisa Goiburu. "Nací del mar (Itsasotik jaio nintzen)"

Apirilaren 5etik 27ra
Ordutegia:Asteazkena 11:00-13:00 // Osteguna 17:30-20:00 // Ostirala 17:30-20:00 (Ostegun eta Ostiral Santua ez)

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)
Sarrera librea
Apirilaren 22an, larunbata, 20:00etan, perfomance bat egingo da,  “Itzaletik aztarnara”, bertan lanaren oinarrian dagoen kontzeptua birsortuko du artistak, Joxan Goikoetxea eta Ander Letamendiaren musikarekin.

Informazio gehiago

www.nisagoiburu.com